Kaixo lagunok!


 Eh!trip gara. Euskal Herria bidaiatuz ezagutu dezakezu beste modu berri batean. Bidaiatuko duzu zentzumen guztiekin. Ikusmenarekin, paisaia magikoak eta inguruko natura begiratuko duzu. Bihotzarekin, sustraien loturen taupadak sentituko dituzu. Dastamenarekin, Euskal Herriko bazter bakoitzeko zaporeak aurkituko dituzu.

Zure eskura aukera asko duzu leku ederrak ezagutzeko, eta zergatik ez lagunak. Bakarrik bidaitzen baduzu, bisitatu nahi dituzun lekuetara ibilaldiak elkarrekin antolatzen ditugu. Hemengo arbasoak badituzu eta beste lagun batzuekin txango bat egitea gustatuko balitzaizu, gurekin harremanetan jarri edo gure facebook orrian idatzi, seguraski, orain zu bezala bidaiatzen ari diren euskal etxeko lagunak ezagut ditzakezu. Euskal Herriak toki xarmangarri ugari du eta batzuetan ez da erraza iristea ibilgailurik gabe. Horregatik, Eh!tripek aukera hori eskaintzen dizu eta gustatzen zaizkizun toki guztietan geldi zaitezke; hau posiblea da bakarrik, lagun batekin edo taldeka bidaiatuz gero.

Bizi Euskal Herria eh!trip-ekin

Hemen irteeretako batzuk dituzu, baina  badago gehiago web orrian… sartu eta idatzi galderaren bat badaukazu edo leku berezi bat ezagutzea gustatuko balitzaizu, arazorik gabe bidaiaren batean sar dezakegu.

Gernika – Gaztelugatxe

(0)

Hiru tenpluen ibilbidea

(0)

Ibilbide guztiak ikusi


Pic

Eh!trip ez da bidaia agentzia

Pakete turistikoak ez ditu saltzen. Eguneroko txangoak bai. Horrela, natur parkeak, baserriak, museoak, interpretazio zentroak, sagardotegiak, festak, herri kirolak, dastaketak, erromeriak eta abar ezagut ditzakezu. Jaien egutegia kontuan edukiko dugu onena eskaintzeko.

Pic

Bidai hau bizi

Ibiltzea soilik ez delako. Geldiztea, begiratzea eta konturztea non zauden bidaiatzea da. Argazkiak atera, salda bero bat hartu, pintxo bat jan edo zure aitona-amonak jaio ziren etxea bilatu bidaia honen oinarrizko partea da. Paseatzeko era berri bat da, horretarako eh!tripen proposamena da zentzumen guztiekin bidaiatzea eta zure ametsetako bidaia egitea. Aukera, asko. Zein da zurea?

.

Pic

Askatasunaren bila

Bilatzen duguna delako. Bidaiatzen dugunean eguneroko errutina eta ordutegiak etxean utzi nahi ditugu. Horregatik, eh!trip malgua da eta izugarrizko lekuak ezagutzeko bidaia dibertigarri eta dinamikoak egiten ditu. Bertako ohiturak, herrietako ekonomiak, %100 arduratsua natur inguruarekin eta bidaia libreago bat, jakina. Askatasuna eta errespetua.

Pic

EHtrip! eta euskal etxeak batera

Aupa euskal etxeak! euskal kulturzaleei, euskal etxeko dantzariei, euskara ikasleei eta ekintza guztietan parte hartzen dutenei gonbidatzen zaituztet gure web orrian sartzea eta gure laguntza kontuan edukitzea edozein zalantza edo beharra egiteko. Horrela proiektu hau sortu zen eta zuen parte hartzea ezinbestekoa zaigu bide honi ekiteko. Euskal Herrira datorren orori esan, zalantzarik gabe dei diezagula!