Eh!trip familia enpresa da eta hasieratik proiektu honen helburua argi eta garbi geneukan: Diasporako lagunei Euskal Herriko bazterrak hurbiltzea. Euskal sustraidun bidaiaria etortzen garenok ez gara turista sentitzen, ez garelako. Guk herrialde hau maite dugu ezagutu gabe, izan ere, gure aitona-amonen bizitzaren istotorioak eta kondairak askotan entzun ditugu, bere folklorea ikasi dugu, batzuk euskararekin animatu gara, gure etxeetan sentimendua edoski dugu eta urrutitik euskal kultura zabaldu dugu.

Horregatik, bidaia hau berezia eta dibertigarria izatea gustatuko litzaiguke. Etxean sentitzea. Bidaiatzea bai, baina erritmo onean, ibilaldi interesgarriak eta dinamikoak ukitu pertsonalarekin. Urtean zehar hainbat aukera dauzkagu eta urtaro bakoitzean Euskal Herria Bizitzeko da: jaiak, azokak, sagardo dastaketak, dantza txapelketak, herri kirolak apustuak, eta abar.

Badakigu zer den Euskal Herrira iritstea lehenbiziko aldiz. Ametsetako bidaia. Badakigu zeintzuk diren ahalegin handiak honaino etortzeko. Guk bizi izan genuen. Hori dela eta, zuek han herrialde honengatik duzuen maitasun eta sentimendu hori bidaia honetan aurkitzea eta zuen etxeetara eta euskal etxeetara oso kontet, hunkituta eta pozik itzultzea da eh!trip-en helburu nagusia.

Gure bezeroak

Euskal Herria ezagutzea interesatzen zaion guztientzako da. Zure sustraien loturen istorioa sentitu, arbasoen baserria ezagutu edo zure abizena daukan herria bisitatu nahi duen Euskal etxeko lagunak. Euskal kulturarekin batera lotura sentitzen duena.

Prezio onak eta kalitatea

Salneurriak onak dira. Gure zerbitzua kalitatezkoa da eta gure prezioak arrazoizkoak. Zuk aukeratzen duzun arabera, tarifa aldatuko da. Aukera duzu: taldeka edo bidaia pertsonalizatua.

Informazioa zure eskura

Dakiguna, esaten dizugu; eta ez badakigu, informazioa bilatzen dugu. Zure zalantzak gure erantzunak dira. Behar duzun laguntza eskaintzen dizugu; herrien datuak, jaiak, baserriak… EH-k udazkenan, udaberrian, udan edo neguan ez dauka isilpekorik. Urtaro bakoitzak arrazoi bat ematen du itzultzeko eta beste zerbait gozatzeko era berri bat.

Nor gara Eh!Trip?

Patxi eta Aitor gara. Gure blogaren bidez denborarekin ezagutuko gaituzu. Gipuzkoakoa bat eta Necocheakoa bestea. Txangoak dibertigarriak eta bi ikuspuntu hauekin aberastuko dugu zure jakin-mina gure herriko ohiturak ezagutzeko.

Umeak eta helduak

Adina ez da oztopoa. Bai umeek bai helduek oso ondo bidaia dezakete. Aldez aurretik jakinaraziz gero, ume txikiek aulki homologatuetan bidaiatuko dute. Helduek eserleku erosoetan eta aire-girotuarekin bidaiatuko dute, udako irtereetan garrantzi handia du eta.

Bidaiari etekina atera

Bidaiaren ideia kontatzen badiguzu, aholkuak emango dizkizugu zure oporretako egunak antolatzeko. Zure itinerarioari begirada emango diogu, hementxe bertan zaudenean joan-etorrietan denborarik galdu ez dezazun. EH-ko abantailak aprobetxatu: distantzia motzetan aniztasuna; segurtasuna, zerbitzuak, komun publikoak, errepide onak eta oso ondo seinalizatuak eta kalitatezko ostalaritza.

Zure kabuz bidaiatuz gero… Zergatik eh!trip?

zeren eta…

 Gure lana asko DISFRUTATZEN baitugu eta badakigu gure bidairiek nahi dutena.
Gure txangoekin leku turistikoak denbora galdu gabe ezagutuko baitituzu.
GARRAIO publikoak ez baitzaizu inora eramaten eta eh!tripek bai!

Erarik egokiena baita EUSKAL HERRIA gozatzeko eta hainbat haran eta herri bisitatzeko.
Talde txikiek malgutasuna eragiten baitute.

  Ibilbideen zerbitzua erabatekoa eta kalitatezkoa baita
Talde batean bazatoz, abantailak eta prezio merkeagoak izango baitituzu.
 Bidaiari gehitu nahi diozuna, bilatuko baitiogu eta BIZIKO duzu.

Patxi!trip

Argentinarra naiz. Necocheakoa. Baina duela hamarkada baino gehiago Euskal herrian bizi naiz. Honekin zer esan nahi dut? Konzeptu batzuk “urruti” edo “hurbil”, esaterako pixkanaka-pixkanaka aldatu nituen. Kilometroak minutu bihurtu ziren eta nire eskarmentuarekin Euskal herria ezagutu nahi duenari laguntza eskainiko diot.

Herrialde hau mundu bat da eta distantzia motzean aniztasun handia dago.

Dena zure eskura dago. Kalitatezko produktuak, oso biztanle jatorrak, edertasuna herrietan, eguneroko bizitza edo bizimodua herriko plazako pilotalekuan… Euskal Herriak bidaiari miloi bat argazki oparitzen dizkio euskaldun jendeak bizitza kalean egiten duelako: aire librean, plazan, frontoian, taberna batean. Euskal Herria bizitzea gauza asko dira, baso bat ardo, txikito bat, kafe bat, urdaiazpiko pintxoa, tabernako berriketaldiak edo “senide bat joan zen Ameriketara” eta holako istorioak ere entzutea da.

Etortzen denak ezin du hau galdu, eta are gutxiago, etxera itzuli esperientzi hau bizi gabe. Erraza, merkea, naturala eta sinplea da, ondo aukeratzea da garrantzitsuena. Nik lagun diezazuket.

.