Eh!trip-en zure bidaia pertsonalizatuaren aukera ematen dizugu. Gustuak, lehentasunak eta interesak kontuan hartuta, bidaiariak ibilbiderik egokiena egin dezake eta oso baliozko aukera dela iruditzen zaigu. Gure bezeroenetako askok egin nahi dutena argi dakarte: arbasoen etxeak eta herriak ezagutu edo sustraiekin lotutako bidaietatik hasita, irteera gastronomikoak egitera… aldaera zabala da. Ez dago ez mugarik ez etiketarik bakoitzaren gustuak eta beharrak bidaiatzean zehazteko. Horrenbestez, txangoak zure esku utzi ditugu. Hori bai, zure plana egiteko, hau da, zure esperientzi-pertsonalak bizitzeko, harremanetan jarri behar izango dugu paseoaren xehetasunak ondo prestatzeko, hainbatetan kontaktuan egongo gara.

Eh!trip-en ideia originala errespetatuz, bidaia egunetan dauden ospakizunak eta jaiak bisitariei gomendatuko dizkiegu.  Denboraldietako soziokultur eta festa-egutegiaren eskaintza kontuan hartuta, paseoak osatuagoak eta autentikoak izango dira. Prezio onak eta kalitatezko zerbitzuak bermatzen dizkizuegu. Etxean sentituko zara.

Baldintza orokorrak

  • Ibilgailua 9 eserlekukoa da, gidari-gida barne.
  • Aldez aurretik interesdunarekin iraupena, prezioa eta kilometro-kopurua zehaztuta utziko ditugu.
  • Osagarri-turistikoak lehenago eskatuko dira, horrela erabalgarritasuna bermatzeko.
  • Ibilbide hauek independenteak dira; ez dira pakete-turistikoak egiten.
  • Irteera pertsonalizatu guztiak jabetuak dira. Ibilgailu osoa kontratatzen da eta bezeroak erabilgarritasuna izango du.

Abantaila

  • Malgutasuna ordutegitan eta ibilbidetan.
  • Diseinu pertsonalizatua.
  • Paseoaren erritmoa bidaiarien perfilaren araberakoa izango da.
  • Gustuei eta jakin-nahiei lehentasuna emango diegu.
  • Lo egiteko toki batean edo bi eguneko irteera egiteko informazioa badaukagu.

Komunizazioa

  • Oinarrizko tresna bidaia bikaina izateko.  Guretzat bidaiariak nahi duena jakitea beharrezkoa da, horretarako, harremanetan jarriko degu elkar eta proposamenak, iritziak, zalantzak edo iradokizunak kontuan izango ditugu.
  • Aldez aurretik emandako informazioarekin baserriei edo herriei buruz azter dezakegu… bidaiaria eta Eh!trip emailen bidez kontaktuan egongo dira behar adina alditan.
  • Adi egon izen propioekin edo abizenekin. Badakigunez, beste herrialde batzuetan inskribatzean letrak aldatu zituzten.

Hizkuntzak

  • Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez egin daiteke.

Ibilbide pertsonalizatuen prezioak

Kalitatezko zerbitzua eta prezio onak bermatzen ditugu. Beraz, familia, lagun edo bikoteka bidaia egin nahi izanez gero, zalantzarik gabe kontsulta edo galderaren bat egin. Guk zurekin konpromisoa hartzen dugu eta gure aurrekontuan beharrezkoa sartuko dugu kalitatea kendu gabe.

.

Zure irteeretan osagarriak

  • Bidaiaria zorrotzerentzako osagarriak.
  • Irudimena, sormena eta abenturak bizitzeko gogoa.
  • Interpretazio-guneak, gazteluak, museoak, eta abar.
  • Bazkari bereziak edo bertako produktuen dastaketak.
  • Jarduerak edo ekintzak aire librean: surfa, xendazaletasuna, itsasontzia, eta abar.